Ezagutu Euskadi
Estatu Batuetako bidaia-giden argitalpenik garrantzitsuenak eta ospetsuenak, FODORS (Penguin Random House), sartu du 2016rako bere urteroko jomuga faborito eta gomendatuen artean. Zerrendan, hiriburu gipuzkoarrarekin batera, eta sei kontinente eta 20 nazioren artean, datorren urtean bisitatu beharreko 25 jomuga daude. Europatik, Donostiaz gain, Sizilia, Bavaria, Normandia eta Strafford-upong-Avon (Ingalaterran) agertzen dira. Jomugen gomendio-zerrenda hau urtero egiten da eta bisitariek nora bidaiatu erabagitzerakoan oso erangikorra da. Gainera, nazioarteko hedabieetan oso estaldura handia izaten du, FODORS, Lonely Planet bezala, mundu guztian ezaguna baita. Gidak 7.500 jomuga deskribatzen ditu eta paperezko gidak ezeze, digitalean ere, estaldura handia du: website du, eBook-ak, apps-ak eta sare sozialetan ere badago- Facebook.com/FodorsTravel), Twitter (@fodorstravel) eta Instagram (@FodorsTravel)-.
Estekak