Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Euskadi da marka irudi onena duen norako gastronomikoa

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadi da marka irudi onena duen norako gastronomikoa

  • Euskadi marka irudi onena duen norako gastronomikoa
    Euskadi marka irudi onena duen norako gastronomikoa
2014/11/13
Euskadi da marka irudi onena duen norako gastronomikoa
Nazioarteko emaitzetan buruan dago Parisekin batera

Euskadik gastronomiaren alde egindako apustuak eta sukaldaritzako tradizio sendoak aitorpena lortu du Marka Turistikoen IV. Ikerketan. Hain zuzen, ikerketa horrek gastronomia izan du ardatz aurten. Nazioarteko emaitzei dagokienez, buruan da, Parisekin batera. Toscana, Erroma, New York eta Tokio dituzte atzetik. Oak Power kontsultariak guztira 900 gastronomia informatzaile testatu ditu. Horietako % 80 komunikabideetan edo agentzietan idatzi ohi duten kazetariak dira eta gainerako %20 bloggerrak dira. Inkesta egindakoen % 70ak uste du gastronomiak % 30 eta % 50 arteko eragina duela bidaia norako bat hautatzeko. Emaitzek adierazten dute Euskadi dela marka irudi global onena duen norako gastronomikoa, eta 8,57 kalifikazioa lortu du. Madril du atzetik, 8,14 punturekin, bigarren postuan. Hirugarren postuan Katalunia dago, 7,28 punturekin, eta ondoren, Andaluzia, 7,14 punturekin.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana