Villa Antilla hotelaren talasoterapia zentrua 2007ko otsailean ireki zen eta ingurune ezinhobean kokatuta dago, itsasoaren ondoan eta naturaz inguratuta. Villa Antillak bi solairutan banatutako 1500 m2-ko talasoterapia gunea du.
Lehen solairuan 6 igerileku ditu: ur jauziak, uretako eguzkitakoa eta ur azpiko zorrotadak dituen igerilekua, geiser deritzon iturri termala, kontrako ur-lasterra duen igerilekua, ur hotzeko eta beroko igerilekua, burbuilazko igerilekua eta jacuzzia.
Bigarren solairuan masajeak emateko 25 kabina, peelinga, bilgarriak, hidromasajeko bainuak, vichy eta jet deritzen dutxak, gimnasio bat eta erlaxatzeko hainbat gune daude. Bainujantzia, txanoa eta txankletak erabiltzea derrigorrezkoa da. Bezeroak hotelean bertan eskuratu ditzake nahi izatera. Prezioaren barnean sartzen dira bainu-txabusina eta toalla.
Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Gimnasioa / Jatetxea
Datu interesgarriak
Hondartza bidea, 1
- 20810
Orio
Goizez
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00.
Larunbat eta igandetan: 09:00-14:00.
Arratsaldez Astelehenetik ostegunera: 16:00-20:00. Ostiral eta larunbatetan: 16:00-21:00.
Informazio gehiago
Estekak