Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Gandiaga Topagunea Batzar Zentroa

Negozioak

Hitzaldia Zentroak

Gandiaga Topagunea Batzar Zentroa

Praktika Onak
  • Gendiaga
  • Gandiaga Topagunea
  • Gandiaga Topagunea
  • Gandiaga Topagunea
  • Gandiaga Topagunea

Gandiaga Topagunea Batzar Zentroa

Batzar Zentro honek aurrerapauso handia eman du 2021. urtean. Izan ere, Arantzazulab-en eskutik (Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategia) bertan egin diren eraberritze lanen bidez etorkizunari ireki dizkio ateak. Honela, bada, espazio zabalak eta balionaztunak ditu kongresuak, topaketak, ekitaldi handiak, sormen handiz diseinatutako saioak, aurkezpenak, enpresa-bilerak, solasaldiak, jardunaldiak, biltzarrrak edota formatu txikiko kontzertuak egiteko.

 

Nabarmentzekoak dira erabilera anitzeko auditoria, 250 lagunentzako lekua duena, tamaina ezberdineko aretoak, tamaina handiko terrazak, aparkaleku zabala eta atondo argitsua. Zentroak punta-puntako teknologiaz hornitutako instalazio eta areto moldakorrak ditu, eta baita mota guztietako sorkuntza-proposamenei erantzuten dieten goi-teknologiako kamerak, haririk gabeko mikrofonia, edo bideoak eta streaming-ak egiteko ekoizpen- eta kontrol-zentro bat ere. Ekipamendu aurreratu horri esker ekitaldi hibridoak egiteko aukera ere badu, eta online bidezko parte-hartzaileei zein bertaratukoei irudi- eta soinu-kalitate berbera ziurtatzen die. Gainera, filmazio-plato gisa erabiltzeko aukera eskaintzen du.

 

Zerbitzu horietaz gain, itzulpengintza eta interpretazio zerbitzua, ostatua, kateringa eta arropazaindegia ere baditu.

 

Gandiaga Topagunean kokatua (COAVN saria 2007an), Batzar Zentroak kokapen aparta du, izan ere, haren ondoan Arantzazuko Santutegiko Basilika entzutetsua eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalerako sarbidea ditu. Gainera, handik ordubetera Bilbo, Donostia eta Gasteiz daude.

 

 



Zerbitzuak: espazioen alokairua/ikus-entzunezkoak/filmaketa sarea/Itzulpen eta interpretazio zerbitzua/Itzulpen gela/Ostatua/Cateringa/Altzariak/Arropazaindegia/Parking

 

 


Zerbitzuak: Auditorioa / Taberna/kafetegia / Arropazaindegia / Parkinga / Jatetxea / Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Balio anitzeko gela / Prentsa-aretoa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Arantzazu, s/n  - 20567  Oñati

Telefonoa:   +34 943 716 575Telefonoa:  

+34 943 716 575

Helbide elektronikoa:

info@arantzazulab.eus

Edukiera:

100 - 500

pertsona

Mota:

Hitzaldia Zentroak

Euskadi, auzolana