Artea eta kultura

Zezen plaza

Illunbeko Zezen plaza

Lehenengo mailako zezen-plaza da eta 1998. urtean inauguratu zuten. Zezen-plaza estalia da bere ezaugarri nagusia. Ekitaldi desberdinak egiteko aukera eskaintzen du, zezenketez gain, kontzertuak, erakusketak eta abar. 10.000-16.000 ikusleentzako lekua dauka, ikuskizunaren arabera. 60 tonako bi piezak osatuta, plaza erabat estaltzeko aukera dago edo estalperik gabe utzi ahal da hamar minututan. Estalpe honi esker, plaza edozein urtarotan erabili ahal da eguraldi onaren zain egon gabe. Zezenketak daudenean kuxinak eta musika banda egoten dira. Feria nagusia Donostiako Aste Nagusian da (abuztuan). Horrez gain, otsaila-martxoan nobilladen jardunaldiak antolatzen dituzte.

Datu interesgarriak

Kategoria
Lehen mailakoa
Helbidea
Paseo de Miramón, 2 - 20014 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Erizaindegia
  • Parkinga
  • Telefono publikoa
Euskadi, auzolana