Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Gastronomia

Bertoko produktuak

Nekazaritza Ekologikoko Elikagaiak

Produktoa :
Nekazaritza ekologikoa
  • Nekazaritzako elikagai ekologikoak

Nekazaritza Ekologikoko Elikagaiak

Biologikoa, ekologikoa, biodinamikoa edota organikoa izendapenak legez babestuta eta araudiak egiaztatutako nekazaritzako produktu edo elikagaietara mugatuta daude. Nekazaritza ekologikoaren oinarria lurraren emankortasuna zaintzean datza. Bioaniztasuna bultzatzen du eta ez du sintesiko produktu kimikorik erabiltzen.

 

Abeltzaintza ekologikoa lurrari lotuta dago, bere ikuspegia estentsiboa da, elikadura ekologikoan oinarritzen da, botiken erabilera murritza da eta, bereziki, animalien ongizatea zaintzen du. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoek produkzio sistema iraunkorrak bultzatzen dituzte, norbere horniketa eta energia aurreztea bilatuz.

 

Nekazaritzako elikagai ekologikoek berezkoa duten konposizio orekatua gordetzen dute eta Manipulazio Genetikorik eza ziurta dezaketen bakarrak dira. Elikagai biziak eta osasuntsuak dira.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana