Kirolak
Hontzaextrem denontzako abentura parkean aisia eta kirola bateratzen dira inguru natural eta paregabe batean, orain arteko kanpo ekintzen kontzeptua eraldatuz. Naturarekin harremanetan hiru jarduera garatzeko instalazioak eskaintzen ditu: - abentura parke bat zuhaitzen gainean - arku-tiroa - zuhaitzetako eskalada Zailtasun maila desberdineko sei zirkuitu dauzka, eta, beraz, badaude jende orok egiteko diseinatuak. Entretenimendua eta, aldi berean, hezkuntza eta ikaskuntza eskaintzen ditu. Egiteko errazena den zirkuitua 4-8 urteko haurrentzat egokia da, 53 metroko tirolina duena, eta jarduera gehien dituen zirkuituak, berriz, 150 metroko tirolina dauka. Era berean, badago Battlefield live jardueran parte hartzea; parte hartzaileen artean borroka bat simulatuz, izpi infragorridun armekin, sistema horrek ez baitu ingurua zikintzen ez eta kaltetzen ere.
Datu interesgarriak
Tirolinak, tibetar zubiak, arku-tiroa, zuhaitzetako eskalada, pinturarik gabeko borroka simulatua.
Oletako Bidea
- 48210
Otxandio