Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Kirolak

Kirol-instalazioak

San Mames estadioa

  • San Mames estadioa
  • San Mames estadioa

San Mames estadioa

Bilbon, futbolak beti du tokia. Hango zale ugariei esker, partida garrantzitsuetako egunetan, ikusminak betetzen du hiri osoa.

 

Bilboko futbol taldea, Athletic, "Lehoiak" ezizenez ezaguna, 1898. urtean sortu zen; hain justu, kirola haren britainiar sortzaileen eskutik zabaltzen hasi zenean. Hainbesterako, non oraindik ere harro eusten baitio ingelesezko izenari.

 

Gaur egungo San Mames estadioari "Katedrala" esaten diote, eta kluba sortu zenez gero bata bestearen atzetik izandako izen bereko estadio guztietan azkena da. Bilbotar zaleen nortasun handiari erreparatuta eraikitako futbol-zelaia da: oso gustukoa dute zelaitik oso hurbil daudela taldeari babesa ematea; hartara, gainerako talde guztiek ere bikaintzat jotzen duten giroa sortzeko gai dira.

 

Gaur egungo San Mames eraikinak 53.000 ikus-entzulerentzako tokia du, eta 2014. urtean egin zuten inaugurazioa, aurreko futbol-zelaiaren alboan lau urtean lanean aritu ostean. Bilboko hirigunearen erdi-erdian dago kokatuta, eta horri esker, giro ona kale, taberna eta plaza guztietara zabaltzen da; hala, kaleetan hautematen dena ere ikuskizun hutsa da, eta partida egunetan, merezi du handik ibiltzea.


Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Aldagelak / Zaintza-neurriak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Mota:

Estadioa

Helbidea:

Rafael Moreno Pitxitxi  48013  Bilbao

Telefonoa:   +34 944 061 898Telefonoa:  

+34 944 061 898

Helbide elektronikoa:

contacto@athletic-club.eus

Edukiera:

53.289 ikusle

Euskadi, auzolana