Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Ekoetxea Meatzaldea

  • Ekoetxea Meatzaldeako sarrera
  • Ekoetxea Meatzaldeako sarrera

Ekoetxea Meatzaldea

Meatzaldearen eta biotopoaren bihotzean kokatua, Ekoetxea Meatzaldea ingurumenaren informazio, hezkuntza eta sentsibilizaziorako ekipamendua da. Bi egoitza ditu: bata Ortuellan (Peñas Negras) eta bestea Abanto-Zierbenan (Gallarta), kontrastez betetako paisaia berezia ikusteko eta gozatzeko bi puntu ezin hobe.

 

XX. mende hasierara arteko burdinaren ustiapenak aztarnak utzi ditu Bizkaiko ipar-mendebaldeko eremu zabal batean, eta haren balioak meatzaritzari eta utzitako ondareari lotuta daude. Azpiegitura, laku artifizial edo putzu hondar ugarik eta elementu gehiagok sortu dute paisaia berezi hau.

 

Meatzaldeko geodibertsitatea, biodibertsitatea eta ondare kultural guztia ikusarazteko asmoz, Ekoetxea Meatzaldeak erakusketak, ikus-entzunezko edukiak dituzten aretoak eta familientzako eta publiko orokorrarentzako doako jarduerak ditu.

 

Ikusi ekitaldi guztiak hemen: Agenda.


Zerbitzuak: Parkinga / Bideo-aretoak / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Bº Campo Diego, s/n. Edificio Korta  -   Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Telefonoa:   +34 946 338 097Telefonoa:  

+34 946 338 097

Helbide elektronikoa:

info.penasnegras@ekoetxea.eus

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 

10:00-14:00 / 15:30-18:00

 

Sarrera doan.

Euskadi, auzolana