Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Sarriako Parketxea

  • Gorbeiako Parke Naturalaren interpretazio zentroa
  • Baia erreka
  • Familia turismoa

Sarriako Parketxea

Sarriako Parketxea Gorbeiako Parke Naturalaren Araba aldeko interpretazio zentroa da eta Zuian dago. Bizkaiko Areatzako interpretazio zentroarekin batera, espazio horretan ezagutu daiteke Euskadiko Parke Natural zabalena.

 

Sarriako Parketxea Baiako zentralean dago. Ibai horren ubideak Gorbeia mendiaren gailurrera eramaten duten bideetako bati jarraitzen dio. Hain zuzen, Parketxean hainbat ibilbide proposatzen dira Gorbeiara igotzeko: familian joateko moduko bideak (Zarateko edo Muruako bideak) nahiz Atxurikoa, nolabaiteko zailtasun teknikoa baina edertasun handia duena.

 

Ikasturtean zehar, zentroak ikasleen bisitak hartzen ditu eta programa didaktikoa garatzen du haiekin. Halaber, denentzako jardueren programazio bat ere badu. Jarduera horien artean, nabarmentzekoa da oreinen orroak behatzea Gorbeiako Parke Naturalean. Ikuskizun natural hori irailean izaten da eta behaketa puntu jakin batzuetatik ikus daiteke. Aldez aurretik izena emanda, hamabost eta hogei pertsona arteko talde txikietan bisitak eginez ikus daiteke.

 

Sarriako interpretazio zentrora ibilgailuz joan daiteke eta bertan, badago aisialdirako ekipamendua: mahaiak, komuna, aterpetxe txiki bat, zabuak...


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Baiako zentrala z/g  - 01139  Zuia

Telefonoa:   +34 945 430 709Telefonoa:  

+34 945 430 709

Helbide elektronikoa:

parquegorbeia@parques.araba.eus

Ordutegia:

Neguko ordutegia: astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik). Lanegunetan: 10: 00etatik 14: 00etara eta 15: 30etik 17: 00etara. Jaiegun eta asteburuetan, 10: 00etatik 14: 00etara eta 15: 30etik 18: 00etara.



Udako ordutegia (ekainaren 1etik pilareko zubiraino): astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik). Gainerako egunetan, 10: 00etatik 19: 00etara

Euskadi, auzolana