Meatzarien etxebizitza

Zugaztietako meatzarien etxebizitza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

1870eko hamarraldiaren erdialdean, Trianoko mendietako meatzeen ustiaketak langile asko eta asko erakarri zituen, eta Zugaztietako auzunearen biztanleen kopurua halako hamar handitu zen, berrogei urteren buruan.

 

Horren ondorioz sortutako azpiegituren gabezia zela eta, premiazko egoera horrek baldintzatuta ase ziren bizileku beharrak.

 

Horrela sortutako etxebizitza motetako bat egurrezko oholez eraikitako etxeak ziren; izan ere, haien materiala erraz berrerabil zitekeen, enpresak lurzorua eskatzen bazuen meatzea handitzeko. Horietako bakoitzean hiru familia bizi zitezkeen batera, sukalde bera partekatuz.

 

Berreskuratutako meatzaritza etxebizitza horren atetik sartzen garenean, familia haien egunez egunekoa nolakoa zen ezagutuko dugu.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Helbidea
La Arboleda - 48510 Valle de Trápaga-Trapagaran
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Euskadi, auzolana