Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Sintonía arrecifal

  • Sintonía arrecifal
  • Sintonía arrecifal

Sintonía arrecifal

Sintonía arrecifal (arrezife sintonia) izena jarri diote Ereñoko Geranda harrobian sortutako Arte eta Natura Behatoki-Galeriari. Le Patafisic Cabinetek sortutako land-art proiektu bat da, Rober Garay eta Alber Palomeral artistek osatzen dutena. Hala, arte garaikidearen obrak jarri dituzte ikusgai herriarentzako esanahi sinboliko berezia duten lekuan, bertatik Ereñoko marmol gorri ospetsua ateratzen baitzen. 

 

Erakusketak hamar instalazio ditu, eta duela milioika urte Ereñoko marmol gorri ospetsu bilakatu zen arrezifean bizi izan ziren izakietan. 

 

Gure itsas hondoan aurkitzen diren izaki horien patroi grafikoak, haiek erregistro fosilean utzitako aztarnak, eta errudisten, ostreidoen eta moluskuen sekzioetako angeluak aztertuta, Le Patafisic Cabinetek elkarrizketa bat ezarri du Arrezife Zaharraren eta gure garaiaren artean, haien hizkerak harrian betirako utziz.  


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Canteras de Ereño  -   Ereño

Telefonoa:   +34 946 254 621Telefonoa:  

+34 946 254 621

Euskadi, auzolana