Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Ajuria & Urigoitiako Industri Basoa

  • ajuria

Ajuria & Urigoitiako Industri Basoa

Araian kokatutako Ajuria eta Urigoitia fundizioaren ingurunea (Asparrena, Araba) Euskal Herriko industria-paisaiarik ederrenetako bat da: presak, basoak, ikazkinak, ontziak …

 

Lurraldeko lehen siderurgietako bat da, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren sarreran kokatua, natura eta industria bereizezinak diren tokia.

 

Araian aurretik beste burdinola batzuk izan arren, "Araiako San Pedro" fundizio konplejua, Ajuriako fabrika bezala ezagutzen dena, izan da dudarik gabe garrantzitsuena. Bertan ezarri ziren estatu osoko indukzioko lehen labe elektrikoa eta Euskal Herriko lehen labe garaietako bat. Euskal Herriko lehen siderurgia enpresa modernoa izan zen Boluetakoarekin (Bizkaia) batera.

Ajuria lantegiak bi mugarri izan zituen historian zehar, 1929an, pudelatuaren prozedurarekin burdin gozoa egiten jarraitzen zuen estatuko enpresa bakarra bihurtu zelako, eta 1933etik egur-ikatzezko lingote ekoizle bakarra ere bai. 1906an, altzairua fabrikatzeko Espainiako lehen labe elektrikoa abiarazi zuen. 

 

XIX. mendearen amaieran, Araiako San Pedro lantegiaren jabeek “Iturburua” izeneko presa eraiki zuten, eremuko baliabide hidraulikoei etekin handiagoa ateratzeko.

 

Laburbilduz Ajuriako lantegiak “hainbat berritasun ekarri zituen: siderurgiako aldaketa teknologikoen azterketa, merkatuen ezagutza sakona -ordura arte guztiz ezezaguna-, kartel industrialen jaiotza, langileen bizi-mailari buruzko informazio zabala eta enpresa familiar baten estrategiak etekinak berrinbertitzeko.

 

Etekin haietatik enpresa garrantzitsuak atera ziren, besteak beste, Ajuria y Aranzábal, La Azucarera edo La Iberia, Bizkaiko Labe Garaien jatorrizko muina”.

 


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Helbidea:

  -   Asparrena

Euskadi, auzolana