Arte eta Kultura

Museoak

Bilboko Berreginen Museoa

Berreginen Museoa, Bilboko museorik zaharrenetarikoa, 1927.urtean sortu zen hiribilduaren eskaintza kulturalak osatzen saiatuz eta era berean, Arte Ederretako ikaskuntza hobetzeko.

 

Bere sorreratik, museoak egoitza ugari izan ditu, azkenik Mariaren Bihotza Elizan bukatuz. Kokapen honek atmosfera berezi bat ematen dio beren obrei, erakusketa nagusiak erakusten duen bezala.

 

Museo honetako bultzatzaileak hasiera batetik obren kalitatea zein izango zen argi zuten. Horrela izanda, Madriletik heldu ziren lehen obrak: Verrochioren David, El Niño de la Espina, El Torso de Belvedere… ondoren europako museoetako erreplikak heldu ziren Vatikanoetatik adibidez Laokoon eta haren semeak edo Apolo Belvederekoa eta Parisko Louvretik Venus Milokoa eta Samotraciako Garaipena.

 

Laburbilduz, Bizkaiko hiriburuko antzinako museoa da, bertan klasiko handietako obrak aurkitu daitezke eta originalak Europako Museo onenetan.

 

Doako bisita gidatuak eskaintzen dira hileko lehen eta azken ostiral eta larunbatetan, beti ere, minimo bost pertsonen taldeak badaude. Hitzartutako hitzordua telefono honetan: 946 790255.

Datu interesgarriak

Helbidea
San Francisco, 14 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10.00etatik 13:30etara / 16:00etatik 19:00etara

Igandeak:10:00etatik 14:00etara

UDAKO ORDUTEGI BEREZIA (Uztailak 18 - Irailak 8)

Asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara

Prezioak:

Sarrera orokorra: 3 €

Sarrera murriztua (ikasleak eta 10 pertsona baino gehiagoko taldeak): 1,50€

Doako sarrera: Pentsiodunak, 10 urte beheragoko umeak eta irakasleak

Ostegunak: Museoaren eguna

Areto kopurua
5
Edukiera
352

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana