Arte eta Kultura

Museoak

Arabako Erromanikoa: Estibalizko Andre Mariaren Santutegia eta Erromanikoaren Interpretazio Zentroa

Estibalizko Andre Mariaren Santutegia, Euskadiko Erdi Aroko eraikin adierazgarria dugu, Estibalizko ama Birjina Arabako zaindaria bertan aurkituz.

 

Argandoñan aurkitzen da, Gasteizetik 10 kilometro eskasera, euskal erromanikoaren bitxia XVII. mendeko eraikina da. Beranduko gotiko estiloko elementuak ditu, gurutze latindarreko oinplanoa du hiru zatiko nabe bakarra eta hiru absidetan banatutako oheburuak.

 

Estibalizko Andre Mariaren Santutegiko ingurumarietan Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentro modernoa aurkitzen da. Arabako Foru lurraldeko presentzia eta ezaugarriak erakusten ditu barneko lau areto desberdinetan.

 

Lehen aretoan Erdi Aroan Europan sortutako estilo artistiko honetako berezitasunak ezagutzera ematen ditu, bigarren aretoan berriz, Arabako Erromanikoaren ezaugarriak. Hirugarrenean, lurraldearen orografia hartzen du kontuan eta arteak izan duen bilakaera. Azkenik, laugarren aretoa Estibalizko Andre Mariaren Santutegian eta Arabako eta Euskadiko erromanikoaren bitxien ezaugarriak azalduko ditu.

 

Santutegiaren eta Interpretazio Zentroaren kokapena inguruak ezagutzeko eta Arabako erromanikoaren ibilbideak egiteko abiapuntu bikaina da. Aparkalekua, umeentzako parkea, picnic gunea, pilotalekua eta terraza duen taberna aurkitu duzu inguruan. 

Datu interesgarriak

Helbidea
Kultur Soleil S. Coop. C/ Cerro de Estíbaliz s/n Santuario de Estíbaliz - 01193 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentroa
•    Igandeak 11:00etatik 13:30etara
Eliza erromanikoa
•    Egunero zabalik 08:00etatik 20:00etara
Bisita gidatuak: 
•    Egunero 17:30etan

Banakako bisiten prezioak:
•    4€. Interpretazio Zentroa eta eliza
•    2€. Interpretazio Zentroa (igandeak salbu)

Taldeentzako bisiten prezioak (ordutegitik kanpo eta zehaztutako egunetatik)
•    1-10 pertsona: 40€
•    1-10 pertsona: 40€
•    11-20 pertsona: 60€
•    21-40 pertsona: 80€
•    41-50 pertsona: 100€
50 pertsona baino gehiago: 2 talde
Bisitaren iraupena: 1 ordu eta 15 min (gutxi gorabehera)
Hitzartutako bisitak telefono eta email honetan: 660 76 63 83 eta contacto@alavamedieval.com
 

Euskadi, auzolana