Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa

  • Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa

Burdin Hesia Gerra Zibil garaian Bilbo eta inguruko udalerriak defenditzeko burututako lerro defentsiboa zen, ejertzito frankistak euskal tropen frenteak gaindituz gero. Hesi honek hiri hesitu bat bizirik mantentzeko bertako gune garrantzitsuak defendituko zituen: portuak, aerodromoak, urtegiak…

 

10.000 gizon emakumek eraiki zuten 1936 eta 1937 urteen artean Jose Antonio Agirre Lehendakariaren aginduan. Hiria inguratzen zuten mendiekin eratua zegoen, lubaki lerroekin, metrailadore bilguneekin, alanbre-hesiekin eta defentsazko elementuekin.

 

Goikoetxea kapitain traidoreak erraztutako informazioari esker, frankisten tropek burdin hesiaren ahulguneak aurkitu zituzten eta 1937an Larrabetzuko udalerritik zeharkatu zuten.

 

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak Gerra Zibilean bizia galdu zuten guztien oroimena mantentzen du. Berangoko Kultur Etxean kokatua dago, Sopela eta Berangoko Burdin Hesiaren metrailadore bilguneen hurbil.

 

Museoaren bisitan, eszenografia moderno eta argi batean murgilduta Burdin Hesia nola eta zergatik sortu zen ezagutzeaz gain, laburmetraiaz eta hesiaren hondarren ibilbideaz gozatu ahal izango da.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Simon Otxandategi, 64  - 48640  Berango

Telefonoa:   +34 946 682 143Telefonoa:  

+34 946 682 143

Helbide elektronikoa:

burdinhesia@berango.org

Ordutegia:
  • Neguko ordutegia:

Astelehena-ostirala: 12:00-14:00 / 17:00-20:00

  • Udako ordutegia: 

Astelehena-ostirala: 12:00-14:00 / 17:00-20:00

Larunbatak: 11:00-13:00 / 17:00-19:00

Igandeak: 11:00-13:00

Jaiegunetan: itxita


Areto kopurua:

1

Edukiera:

40

Euskadi, auzolana