Arte eta Kultura
Museoak
Kobenkoba Sangrices auzoko Juduen koban dago eta Europako labar arte paleolitikoaren lehenengo interpretazio zentroa da. Proiektu kultural eta turistiko honek Paleolitikora bidaiatzeko aukera eskaintzen dio bisitariari. Hain zuzen, Kontinente osoko barrunbeetako hormetan nahiz azaleratze harritsuetan duela 35.000-10.000 urte irudikatutako artea ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Koba hiru aretotan banatuta dago. Atarian, Paleolitikoko biztanleen eguneroko bizitza erakusten da, baita historiaurreko artisten sorkuntza bitxiak ere. Iparraldeko aretoan, ikus-entzunezko ikuskizun batez goza daiteke, eta bertan, izotz aroko artistek labar pinturak eta grabatuak nola egiten zituzten azaltzen da. Amaitzeko, hegoaldeko galerian, Labar Pinakoteka dago ikusgai. Bilduma horretan Europako irudi multzo garrantzitsuenetako batzuen erreplikak ikus daitezke.
Halaber, Kobenkoban haurrentzako tailerrak egin daitezke. Besteak beste, aerografo tailerra egin daiteke; bertan, Paleolitikoan gure arbasoek erabilitako pintura tekniketako bat esperimentatu daiteke.
Hitzartutako bisitak aldez aurretik erreserbatu behar dira telefonoz deituta.