Arte eta Kultura

Museoak

Jantziaren Zentroa, beste begirada bat gure iraganera

Modaren historian barrena

 

Errenteriako alde zaharraren bihotzean, Kapitain Etxea izeneko XVII. mendeko etxe barrokoak ehunen altxorra gordetzen du barruan: Jantziaren Zentroa. Eraikina 1638an egin zen, eta oso baliagarria da Gipuzkoako udalerri honen jatorria ezagutzeko.

Jantziaren Zentroa XVIII. mendetik XX. mendera arteko modaren bilakaera ezagutzeko proposamen berezia da. Iraultza Dantza Taldeak kudeatuta, hamarkadatan batutako ehunka jatorrizko jantzi ikusteko aukera da.

Erakusketa bi aretotan banatzen da, solairu bakoitzeko bana. Bertan modu kronologikoan XVIII mendean hasi eta 1970 bitarteko modaren bilakaera aztertzen da. Euskal Herriko zein nazioarteko jatorrizko jantziak ikusita beteko dugu ibilbidea, hiru mendeetan barrena modak izan duen aldaketa, eraldaketa eta bilakaera ikusteko aukera paregabea da. Herri xeheak zein goi mailako aberatsek jantzitako arropa da, moda bera, garai bera, baina oihal, material zein diseinuan aldea ikusiaz.

Jatorrizko jantziez gain, Jantziaren Zentroak XVI-XX mende bitarteko bost emakumezkoren jantziak sortu ditu. Erditik banatutako jantziak dira, alde batean kanpotik ikusten duguna, bestean barrutik bolumena eta forma emateko azpian emakumezkoek janzten zituzten armazoiak edota arropa lotzeko modua ikus daiteke. Itsuek edo ikusmen arazoak dituzten bisitariek jantzi horiek ukituta garai zehatz bateko forma, jantzia eta moda bera ezagutzeko aukera dute.

Ikusleen parte hartzea sustatzeko Iraultza dantza taldeak sortutako hainbat jantzi janzteko proposamena luzatzen du. Haritz egurrez egindako XIX garren mendeko armairua zabaldu eta barruko arropa jantzita ispiluan gure irudia ikusteko gonbidapen berezia da, guk ere garai batean bezela sentitu gaitezen.

Sarrera: 3 euro, eta doan 5 urtetik beherako haurrentzat.

Bisita gidatuak eskainiko dira euskaraz eta gaztelaniaz. 7 euro balio dute 6 pertsonako taldea osatuz gero. Horretarako, erreserba egin behar da aldez aurretik Errenteriako turismo bulegoan (telefonoa: 943 49 45 21) edo Jantziaren Zentrora jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita.

Datu interesgarriak

Helbidea
Kapitain Etxea, Calle Kapitanenea 6 - 20100 Errenteria
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Larunbata: 11:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 20:00etara Igandeak eta jai egunak 11:00etatik 14:00etara *Itxita: urtarrilak 1 eta 6, maiatzak 1 eta abenduak 25

Euskadi, auzolana