Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Barandiaran Museoa, bisita magikoa

  • Barandiaran Museoa
    Barandiaran Museoa

Barandiaran Museoa, bisita magikoa

Barandiaran Museoa bisitatzea euskal kulturaren bihotzean murgiltzea da. Ataun (Gipuzkoa) udalerri magikoan dago, eta bisitariak aukera izango du Jose Miguel Barandiaran euskal apaiz, antropologo eta etnologo ospetsuaren bizitza, eta, batik bat, lan eta dibulgazio zabala ezagutzeko.

Ataunek, Barandiaranen jaioterriak eta bizilekuak, haren bizitzaren zati handi batean, inguru natural paregabea du, eta altxor historiko izugarriak hartzen ditu, hala nola: erromatar txanponak, dolmenak eta haitzuloak, besteak beste. Iraganeko erlikiak dira, abeltzaintza eta nekazaritzarekin oso lotuta dauden udalerriko bizilagunen historiak eta elezahar mitologikoak dituztenak, belaunaldiz belaunaldi helarazitakoak.

 

Hain zuzen, Sarastarri, Areetza eta Aitxu mendiek mendeetan zehar gorde duten aspaldiko kultura horrek erakarri zuen Barandiaran gaztetan euskal etnologia eta arkeologia ikertzera. 1889an jaio zenetik 101 urterekin 1991n hil zenera arte, ikertzaile ospetsuak bere bizitzan dolmen eta haitzulo ugaritan indusketak egin zituen. Baina, ezer baino lehen, Barandiaranek aurkikuntza horiekin batera zihoazen elezahar herritar magikoak eta historia ikertu zituen. Euskal antropologoa herrien memorian dauden ehunka fabula paperean islatzeaz arduratzeari esker, euskal mitologiaren aita bihurtu da.

 

Mitologia da, hain zuzen ere, Barandiaran Museoaren protagonista. Museoan, bisitariek aukera izango dute euskal folklorea modu erakargarrian ezagutzeko; sentsazioak eta irudimena izango dira protagonista. Espazio hori Larruntza errota zaharberrituan dago, XVI. mendekoan. Gainera, bertan ezagutu ahal izango da sakon ikertzailearen bizitza, bertan izango bagina bezala.

 

Laburbilduz, museoa ezagutzeari eta Ataundik paseo bat emateari zor zaio, misterioa ikusi ez ezik, sentitu ere egitea, baita bere garaian ikertzailea liluratu zuten antzinako elezaharren edertasuna ikusi eta sentitzea ere. Zehazki, fabula horiek, Jose Miguel Barandiarani esker, ez ditu denboraren igarotzeak irentsiko eta gure memorian iraungo dute betirako.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Larruntza Errota z/g   - 20211  Ataun

Telefonoa:   +34 943 18 03 35Telefonoa:  

+34 943 18 03 35

Helbide elektronikoa:

barandiaran@gipuzkoanatura.eus

Ordutegia:

2021eko ordutegiak: Egutegia.

Areto kopurua:

2

Edukiera:

65

Euskadi, auzolana