Arte eta Kultura
Museoak
Santa Klara komentuan, Balmasedako monumenturik adierazgarrienetako batean, dago Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa. Bisitariak Via Crucis bizidunaren ezaugarri guztien berri izango du bertan. Ekitaldi ikusgarriak milaka lagun erakartzen ditu urtero.
Zentroaren erakusketa iraunkorrak jantziak, pausoak, argazkiak, ikus-entzunezkoak eta bestelako objektuak hartzen ditu barne. Gainera, tailerrak antolatu ohi dituzte, eta zentroa Balmasedako Via Crucis bizidunaren Elkartearen egoitza ere bada.
Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 11:00-14:00 Ostiraletan: 11:00-14:00 eta 17:30-19:30 (Uda) Astelehenetan, itxita (jaiegunetan izan ezik) Museoa Aste Santua iritsi baino egun batzuk lehenago ixten dute. Izan ere, bildumako objektuak antzezpenetan erabiltzen dira.