Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arditurriko meatzeak

  • Kanpoaldea
  • Arditurriko meatzeak
  • Arditurriko meatzeak
  • Kanpoaldea
  • Turismo Familiar

Arditurriko meatzeak

Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean, Oiartzunen, daude Arditurriko meatzeak. Aiako Harria Euskadiko formazio geologikorik zaharrena da, eta material harritsuen aniztasuna eta orografia ikusgarria ditu nabarmentzekoen artean.

 

Paleozoiko garaian eratu zen, gaur egun ere bizirik dirauen prozesu geldo baten ondorioz. Erromatar Inperioaren garaian ekin zioten meatzeak ustiatzeari, baina inguruetan aurkitutako aztarnen arabera, baliteke lehenago hasi izana.

 

Espainiako Estatu mailan 2.000 urte baino gehiagotan ia etenik gabe ustiatutako meatze bakarrak dira Arditurrikoak. Gaur egun mota desberdinetako bisitaldi gidatuak antolatzen dira; soinu, efektu berezi eta argiztapena direla medio, bisitariek Arditurriko historian zehar ibilbide zirraragarria egin ahalko dute. Horrez gainera, inguruetan ere txango interesgarriak egiten dira.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Haur-instalazioak / Parkea / Erakusketa-aretoa / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Haitzuloak

Monumentu mota:

Meategiak

Helbidea:

Arditurri bidea, 3

Parque Natural Aiako Harria
  - 20180  Oiartzun

Telefonoa:   +34 943 494 521 (Errenteria Turismoa)Telefonoa:  

+34 943 494 521 (Errenteria Turismoa)

Helbide elektronikoa:

turismoa@oarsoaldea.eus

Euskadi, auzolana