Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Astra. Kultura sormenerako lantegia

  • Aurrealdea

Astra. Kultura sormenerako lantegia

Astra Gernika-Lumoko arma fabrika izandakoak Euskadiko lehendabiziko kultura sormenerako lantegia hartzen du.

 

Jatorrizko eraikina 1916koa da, eta Ondare Historiko izendatu zuten. Goitik behera zaharberritu dute, eta Liam Gillick Ingalaterrako artistak diseinatu du aurrealdea. Funtzio anitzeko gune izatea du xede nagusi, joera berrietan, ikerkuntzan eta formazioan aitzindari. Orotara 2.000 metro koadro baino gehiagoko azalera du fabrikak, hiru solairutan banatuta.

 

Astrako espazioak beharrizanen arabera molda daitezke, eta lau gune nagusi ditu: "Arte eszenikoen eta gorputz adierazpenaren faktoria", "Ikus-entzunezkoen eta diseinuaren faktoria", "Arte plastikoen eta eskulanen faktoria" eta "Hitzaren faktoria". Aurrekoaz gainera, aipatzekoa da, Gernika-Lumoko artista eta talde kulturalak arduratzen direla Astra fabrika kudeatzeaz.


Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Bisita gidatuak / Artxiboa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Goiko Ibarra, 1  - 48300  Gernika-Lumo

Telefonoa:   +34 946 255 892Telefonoa:  

+34 946 255 892

Helbide elektronikoa:

info@astragernika.net

Euskadi, auzolana