Izen bereko mendiaren gailurrean dago baseliza. Oinplano errektangeluarra, abside zuzena eta nabe bakarra ditu. Harlangaitzez eraikita dago, ziurrenik XIII. Mende aldera egina, eta zenbait ezarkin ditu aurrean eta alboetan.
Aurrealdea kanpai-horma gisa errematatua dago eta kanpai bat du. Barruan, XVII. mendeko erretaula bat dago: San Sebastian, San Kristobal, Kristo eta Santiagoren irudiak biltzen ditu, azken hau zaldi gainean eta eskuan ezpata duela. Antzina, Santiago erromesaren taila bikain bat zegoen, ziurrenik ere XIII. mendean alabastroz egina; gaur egun elizbarrutiko museoan dago irudi hori.
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Ermita
Travesía de Santiago, s/n
- 20115
Astigarraga
XIII. mendea