Arte eta Kultura

Museoak

Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoa

Praktika Onak

Nautilus Mutrikuko Ikasgune Geologikoa Gipuzkoako udalerri horren jatorriari buruzko galderei erantzuteko jaio zen.

 

Zeregin horretan harkaitzek berebiziko garrantzia dute; izan ere, milioika urtez gordeta egon diren sekretuak agerian uzten dituzte. Ikus-entzunezko batek Mutrikuko historia geologikoaren nondik norakoak azalduko dizkigu -gaztelaniaz eta euskaraz-, orain dela 120 milioi urtetik gaur egunera arte, eta argibide-taula koloretsuekin garai hartako fauna eta floraren ezaugarriak erakutsiko dizkigute.

 

Nautilus zentroan ikusgai dauden fosil guztiak Jesus M. Narvaez Amasorrainek azken 30 urteotan Mutrikun bildutakoak dira. Besteak beste, amoniteak, Aro Mesozoikoko fosil esanguratsuenetako batzuk, ikusteko parada izango dugu. Hitz gutxitan esanda, dinosauroen garaira bidaia zoragarria egingo dugu Nautilus Mutrikuko Ikasgune Geologikoan.

Datu interesgarriak

Helbidea
Jose Antonio Ezeiza, 3 - 20830 Mutriku
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Webgune ofizialean sartu.

Areto kopurua
1
Edukiera
31

Zerbitzuak

  • Audio-gida
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana