Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Sobroneko Ur Museoa

Praktika OnakEuskadiko Turismo Etika
  • Sobroneko Ur Museoa: Argazki zehetasuna
  • Sobroneko Ur Museoa

Sobroneko Ur Museoa

Arrazoi desberdinak direla medio, Sobron herriaren historiak lotura estua izan du urarekin: alde batetik, Ebro ibaiertzean dago, eta bestetik, antzina bertan zegoen bainuetxeko ur sendagarriei esker oso garai oparoa bizi izan zuen XIX. mendetik XX. mende erdira arte. Hitz gutxitan esanda, museo honekin Sobronek omenaldia egin nahi dio bere historian funtsezkoa izan den elementuari.

 

Ur Museoak uraren garrantziaz hausnartzeko bidaia zoragarria proposatzen die bisitariei. Teknologia berriak eta ikus-entzunezko simulazioak uztartzen dituen espazio elkarreragilea da, eta aldi berean ikasi eta dibertitzeko parada eskaintzen du.

 

Gaikako bost gune desberdinetan banatuta dago: Ur bizia (uraren egoera ezberdinak aurkezten ditu, ikus-entzunezko sentsazioez baliatuta), Ura zientzia (ura eta bizitzaren arteko harremana erakusten du), Ur sendagarria (uraren funtzio terapeutikoak azaltzen ditu), Ura eta ingurumena (ura aurrezteko gomendioak eskaintzen ditu) eta Ur pentsalaria (giza buru baten erreplika erraldoi bat erabilita urak gure gorputzean duen garrantzia erakusten du).


Zerbitzuak: Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak / Prentsa-aretoa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Presa, 1  - 01423  Lantarón

Telefonoa:   +34 945 359 235Telefonoa:  

+34 945 359 235

Helbide elektronikoa:

museoagua@cuadrilladeanana.eus

Ordutegia:

Uztaila eta abuztua, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara; urtean zehar: zapatuak, igandeak eta jai egunak 10:00etatik 14:00etara. Doako sarrera.

Areto kopurua:

5

Edukiera:

46

Euskadi, auzolana