Portugalete udalerrian, Bilboko itsasadarraren ertzean, dago Rialia Industria Museoa. Erakusketa iraunkorrak Bizkaiko Labe Garaien bilduma historiko eta artistikoa du oinarri.
Rialia Industria Museoaren azken aretoak aldi baterako erakusketak hartzen ditu; bertan, eskualdeko artisten lanak eta industria zein itsasoarekin lotutako lanak jarri ohi dituzte ikusgai. Ateak ireki -2006ko urtarrilean- eta bost urtera, Rialia Industria Museoak erakusketa iraunkorra berritu zuen.
Egungo bilduma osatzen duten margolanek enpresa horren egoitza nagusia apaintzen zuten. XX. mende erdialdeko margolan horietan (akuarelak, batik bat) industriarekin lotutako gaiak jorratzen dira, eta lantegietako lana erakusten da.
Zerbitzuak: Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Paseo de la Canilla, s/n
- 48920
Portugalete
Urritik maiatzera
Ekainetik irailera
Orokorra
4
100
Informazio gehiago