Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Ozaeta dorretxea

Lasa Jatetxea dago egun Erdi Aroko Ozaeta dorretxean, Koldo Lasaren jatetxea, alegia. Ozaetako dorretxea XVI. mendean altxatu zuten Zubiaurre auzoan, Deba ibaiaren ondoan, eta familia berak Erdi Aroan zuen dorretxetik gertu.

 

Bergarako herrigunetik kanpo dago, Arrasatera doan bidearen ertzean. Enrique IV.a erregeak dorretxe guztiak eraisteko agindua eman ostean, 1565ean berreraiki egin zuten. Dorretxe honen egitura apur bat laukizuzena da eta hiru solairu, atikoa eta sotoa ditu. Eraikuntzan erabili ziren elementu batzuk, Erdi Aroko gotorleku militarrak gogorarazten dituzte. Errekarantz ematen duen albo-fatxadan aipagarria da behe solairuko hiru arkudun galeria.

 

Oinaztarren alde egin zuen familia baten etxea izan zen. Bertan bizi izan zen, besteak beste, Loiolako Iñigoren arreba bat. Telesforo Monzon izan zen azken jabeetako bat. Monzon gizon garrantzitsua izan zen euskal politikagintzan eta euskal kulturaren alorrean.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Zubiaurre, s/n - 20570 Bergara
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Errenazentista
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Parkinga
  • Parkea
  • Jatetxea
Euskadi, auzolana