Arte eta Kultura
Ondare kulturala
San Bartolome parrokia XVII. mendean egin zuten Longa, Larraza eta Ibero arkitektoek arkitektura barrokoaren parte den Escorialeko eskolaren ereduari jarraikiz. Halere, eliza honetako beste zenbait elementuk beste joera batzuk dituzte. Aldare nagusiak, esaterako, klasizismoaren elementuak ditu. San Bartolome herriko zaindariaren irudia du erdian, eta San Antonen, herriko bigarren zaindariaren, irudia ere badu. Parrokia erabat hondatuta zegoela eta, 1994an zaharberritze lanei ekin zitzaien. Behar horiek 1997an amaitu zituzten.
Parrokia
Elizkizunez gain, hainbat musika kontzertu (abesbatzak, musika eskolak...) antolatzen dituzte urte guztian zehar.