Aduana

Aduana

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Aduanaren eraikin kolosala 1787 eta 1792 urteen artean eraiki zuten, Karlos III erregearen aginduz. Salgaiak erregistratzen ziren lekua zen, eta funtzio horrek baldintzatu zuen eraikinaren egitura. Bulegoez gain, salgaiak gordetzeko biltegiak ere eduki behar zituen eraikinak, eta baita administrariaren etxea ere. Arkupedun eraikin neoklasikoa da, apaindurarik gabea eta simetria nagusi duena. Hiru pisu eta tarteko solairu bat ditu. Horrez gainera, erdian patioa du, arku eta zutabeekin. Aurrealde nagusia hamahiru zatitan dago banatuta; behean erdi puntuko arkuek eta eraikinean gora leihoek egiten dute banaketa hori. Erdiko hiru ardatzak besteengandik nabarmentzen dira, eta goian frontoia eta armarria dute.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Plaza de los Fueros, 15 - 48460 Urduña/Orduña
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Neoklasikoa
Garaia
XVIII. mendea
Euskadi, auzolana