Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Zestoako bainuetxea

Kalitate Q agiria
  • Zestoako ikuspegi orokorra
  • Zestoako ikuspegi orokorra
  • Zestoako ikuspegi orokorra
  • Zestoako ikuspegi orokorra

Zestoako bainuetxea

Kondairak dioenez, 1760an Donemiliagako markesa txakurrekin Zestoa inguratzen duten zelaietan zebilela, txakurrek ur beroz betetako putzu batzuetan bainatzea erabaki zuten.

 

Ordura arte hazteriak jotako txakurrak berehala osatu ziren. Urak sendatzeko ahalmena zuela jabetuta, jarduera hori bultzatzea erabaki zuten. Handik zenbait urtera, 1804an, Zestoako bainuetxea ireki zuten, inguru hartan turismoari hasiera emanez.

 

Egun, jatorrizko bainuetxeaz gain, ondoan 1893an ireki zuten Hotel Nagusia dago. 1983ko uholdeen ostean, Zestoako bainuetxeak zerbitzuak eta instalazioak zaharberritu eta hidroterapia teknikarik berrienak jarri zituzten martxan, Europako bainuetxerik ezagunenen mailara iritsiz.

 

130 gela, jantoki handi bat, antzokia, ehiza jangela, arabiar jantokia eta batzar areto handi bat ditu egun. Lorategi ederrez inguratuta dago.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Taberna/kafetegia / Parkinga / Jatetxea / Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Bainuetxea

Helbidea:

Camino de San Juan, 30  - 20740  Zestoa

Telefonoa:   +34 943 147 140Telefonoa:  

+34 943 147 140

Helbide elektronikoa:

reservas@relaistermal.com

Estilo artistikoa:

Errenazentista

Garaia:

XVIII. mendea

Ekintzak:

Leku eta erabilera asko dituenez, familiek, gizarte taldeek edota enpresariek batzarrak egiteko leku ezin hobea da Zestoako bainuetxea.

Euskadi, auzolana