Unzueta sendiak garrantzia handia izan du Eibarren eta Gipuzkoaren historian.
Erdi Aroan leinu-gerretan parte hartu zuten oinaztarren aldean, Ondorioz, eraso asko jasan zituen familiaren dorretxeak. Egungo jauregia antzinako dorrea zegoen leku berean eraiki zuten XVII. mendean Angela Maria Unzuetaren aginduz.
Garai bateko eraikin haren aztarnak galduz joan dira urteen joan-etorrian; oso gutxi dira gaur arte mantendu direnak. Azitain auzora jotzen duten bi hormak harlanduzkoak dira eta gris kolorea dute. Eraikinak lau solairu ditu, eta lau leiho dauzka solairu horietako bakoitzean. Burdina forjatuzko barrak eta balkoiak ageri dituzte guztiek. Horma nagusiaren erdian Unzueta sendiaren armarria ikus daiteke.
Eibarko La Salle Azitain eskolaren eraikina da egun.
Zerbitzuak: Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Dorretxea
Gorosta Balle, 34
- 20600
Eibar
+34 943 121 698 (La Salle Azitain ikastetxea) / +34 943 820 110 (Debegesa)
Barrokoa
XVII. mendea