Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Eibarko Udaletxea

Eibarko Udaletxea 1901eko irailaren 14an inauguratu zuten festa handi batekin.

 

Eibartarrek herrian egiten ziren materialen (armak...) erakusketa antolatu zuten, eta, ekitaldi ofizialaren ostean, bazkari handi bat eta esku-dantza egin zituzten. Oinplano angeluzuzena duen eraikin neoklasiko dotorea da udaletxea. Aldetik alderako arkupe handi bat dauka eta aurrealdea bost zati simetrikotan bereizita dago. Erdiko zatia gainerakoak baino ikusgarriagoa da, zutabeak eta hiruki formako frontoia baititu. Bandera errepublikarra Eibarko Udaletxeko erdialdeko balkoian ikusi ahal izan zen aurrenekoz 1931ko apirilaren 14an. Asko dira oraindik gertakari horren garrantziaz jakitun Eibar bisitatzen duten turistak eta historialariak. Barruan, Done Jakueren Ordeneko zenbait zaldunen erretratuak daude.

 

Eraikina 2002an zaharberritu zuten, Ramon de Cortazar arkitekto donostiarraren jatorrizko lana errespetatuz.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Plaza Untzaga, 1 - 20600 Eibar
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Neoklasikoa
Garaia
XX. mendea

Zerbitzuak

  • Parkea
  • Hitzaldi-aretoak
Euskadi, auzolana