Dorletako santutegia

Dorletako santutegia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Dorletako santutegia Gipuzkoan dago, Leintz Gatzagan, muino txiki baten gainean. Herriko ikurra izateaz gain, txirrindularien zaindaria ere bada Dorletako Ama. Ur gazia isurtzen zuen iturriaren inguruan garatutako bizimodua eta ekonomia babesteko erromatarrek eraikitako gazteluaren hondarretatik sortu zen. 

1331n, Alfonso VI.ak hiri-gutuna eman zionean, parrokia izaera galdu zuen, eta San Millan elizak hartu zuen haren lekua. Santiago bideko erromesentzako ostatu ere izan zen. Egungo eraikina XVII.mendekoa den arren, hainbat berregituraketa jasan dituenez, estilo ugari ditu, besteak beste, Erdi Aroko erliebeak. Ama Birjinaren gaurko irudia XIII eta XIV mendeetako taila polikromatua da. Ama eta semea elkarri begira ageri dira. 

Maiatzetik urrira, igandero, 12:30ean, meza egiten da Dorletako santutegian (uztaileko aurreneko asteburuan izan ezik). Gainera, zaindariaren jaietan, irailaren hasieran, meza nagusi bat eta beste hainbat jarduera egiten dira bertan.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Santutegia

Helbidea
Santuario de Dorleta - 20530 Leintz-Gatzaga
Telefonoa
Helbide elektronikoa

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Parkinga
  • Parkea
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana