Santiago baselizari buruzko lehen dokumentuak XV. mendean aurkitu zituzten arren, eraikinaren zenbait ezaugarrik, turuta itxurako leiho erromanikoak kasu, lehenagokoa dela adierazten dute.
Egun, Ignacio Zuloaga margolariaren oinordekoak dira eraikinaren jabeak. XX. mende hasieran, artistak berak eraberritu zuen baseliza, eta, ondoan, museoa eta estudio pribatua eraiki zituen.
Eraikin horietan, margolari eibartarraren lanik onenak ez ezik, Zuloagak urte luzez bildutako artelanak ikusteko aukera izango dute bisitariek, Grecoren Kristo Gurutzean margolana eta Rodinen zenbait eskultura, besteak beste.
Zerbitzuak: Parkinga / Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Baseliza (museoa)
Ctra de Donostia / N-634
- 20750
Zumaia