Alde zaharreko harresiak Hondarribia Erdi Aroan sortu zutela erakusten du. Hirigunea hasten zen neurrian, handitu egin behar izan zuten.
Jaizkibeletik ekarritako kareharria erabilita harlangaitzez egindako horma gogor eta garaiek XVIII. mendearen amaierara arte inguratu zuten herria.
Santa Mariaren Kuboak, Erreginaren Bastioiak, San Nikolasen Gotorlekuak eta Santiagoren Bastioiak gaur arte iraun dute. Ez, ordea, Magdalenaren Gotorlekuak; egungo hiriaren azpian daude haren hondarrak.
Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Haur-instalazioak / Parkea / Jatetxea / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Harresia
Casco Antiguo
- 20280
Hondarribia
XVI. mendea