Larraitz baseliza

Larraitzeko baseliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Larraitzeko baseliza (Nuestra Señora de los Remedios izenez ere ezaguna) Txindoki (1.346 m) mendiaren magalean dago, ingurune zoragarri batean. Aralarreko Parke Naturalerako sarbiderik garrantzitsuenetakoa da. XVIII. mendeko eraikina da eta Ama Birjina gurtzen da bertan.

 

Barruan, Ama Birjinaren tailu gotiko bat ikus daiteke ezker besoan umea duela. Inguruko baserritarrek eta artzainek jauresten dute, betidanik mirariak egiten dituela uste izan dutelako. Bestalde, mendizale askok Larraitzeko ermitan ekiten diote Txindokirako bideari. Inguruotan, gainera, mahaiak eta eserlekuak dituen aisialdirako gune bat eta hainbat jatetxe daude. Jende asko egoten da udan eta asteburuetan.

 

Urtean behin, San Pedroren omenezko jaiak aitzakia hartuta, erromeria handi bat ospatzen da baselizan.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Baseliza

Helbidea
Larraitz Auzoa, 12 - 20269 Abaltzisketa
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Garaia
XVIII. mendea
Ekintzak

Uztaileko lehen igandean San Pedroren omenezko jaia ospatzen da.

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Parkinga
  • Parkea
Euskadi, auzolana