San Andres elizaren inguruan sortu eta hazi zen Eibar. Jatorrizko eraikina egurrezkoa zen, eta XV. mendean ekin zioten egun hiribilduko eraikinik garrantzitsuena den eliza eraikitzeari. Gurutze formako oinplanoa, altuera bereko hiru nabe eta izar formako ganga ditu. Bobeda horiei eusten dieten zutabeetako kapitelak korintoarrak dira, bakarrak Gipuzkoan. Dorrea eta atari nagusia -barrokoak biak- izan ziren eraiki zituzten azken elementuak. Ezin ederragoa da iparraldera jotzen duen XVI. mendeko portada errenazentista eta platereskoa.
Zerbitzuak: Haur-instalazioak / Parkea
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Parroki eliza
Toribio Etxebarria, 26
- 20600
Eibar
Gotikoa
XV. mendea