Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Egun Udaletxea bada ere, askoz erabilera gehiago izan ditu bere historia luzean, besteak beste, postetxea eta telegrafetxea izan baitzen. XVI. mendean eraiki zuen izen bereko familiak, fatxadak geroagokoa dirudien arren.
Foruen plazan dago eta oinplano angeluzuzena dauka. Hiru solairu ditu. Fatxada nagusia harlanduz eginda dago eta simetrikoa da; hiru tarte ditu pisu bakoitzean. Koloma ildaskatuen artean dagoen ate handi bat dauka. Koloma horiek lehen solairuko erdiko balkoiari eusten diote. Motibo barrokoak dituzten bi leiho ditu alboetan.
Gainerako irekiuneak burdin forjatuzko balkoiak dira. Bi joniar pilastrek are ederrago egiten dute eraikina. 1964ko urtarrilaren 17an Monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten.
Eraikin ofiziala