Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Dotorekua etxea

Dotorekua etxea Juan Ortiz de Zarauz doktorearen, Castro Urdialesko korrejidorearen, aginduz eraiki zuten XVI. mendean alde zaharreko kantoi batean.

 

Oinplano angeluzuzena eta hiru solairu ditu. Arku zorrotz handi bat ageri du sarreran. Fatxada deigarria da oso, Zarautz familiaren armarria baitauka. Egun, Laboral Kutxa da eraikinaren jabea eta, beraz, ezin da barrua bisitatu. Halere, ARAZI enpresak Zarauzko eraikinik garrantzitsuenak ezagutzeko egiten dituen bisitaldi gidatuetan Dotorekua etxearen historia ere azaltzen zaie bisitariei.

 

Bisitaldi gidatuen ordutegiak:

  • Uztaila eta abuztua: asteartetik larunbatera goizeko 11:30etan, Arte eta Historia Museotik.

 

Horrez gain, bisitaldi gidatuak urte guztian hitzar daitezke, telefonoz (943 833 641) zein posta elektronikoz (arazi@arazi.eus). Informazio gehiagorako, http://www.arazi.eus

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Zigordia kalea, 31 - 20800 Zarautz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Hitzaldi-aretoak
Euskadi, auzolana