Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Martin baseliza

San Martin ermita XVI. mende hasieran eraiki zuten, muino batean. Zurezko armadura eta sarrerako arku zorrotza dira harizti zoragarri batek inguratzen duen eraikin xume honen elementurik azpimarragarrienak.

 

Barruko erretaula nagusi ederra Pierre Picartek egin zuen. Erretaula horretako lau behe-erliebeek San Martinen bizitzako garai ezberdinak erakusten dituzte.

 

XVIII. mendeko kanpai-hormak eta XIX. mende amaierako -edo XX.aren hasierako- eliz atariak ere aipamen berezia merezi dute.

 

Bi ermandaderen egoitza izan zen: Oñatiko errementariena eta San Roke anaiartearena. Egun oraindik ere azaroaren 11n, San Martin egunean, meza ematen da ermitan.

 

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Baseliza

Helbidea
Parque de San Martín - 20560 Oñati
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Euskal gotikoa
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkea
Euskadi, auzolana