San Lorentzo baseliza txikia Legazpitik goazela Oñatirako sarreran dago, bidearen eskuineko aldean, ETEO ikastetxearen alboan.
Harlangaitzez egindako hormak dituen arren, arku konopial formako sarrera dauka, dobela handiz jantzita. Kanpai-horma, ganga eta korua zenbait mende geroago egin zituzten. Ermitaren aurreneko aipamenak 1505ekoak dira. 1609ean baselizako kofradiakideen ordenantzak ezarri zituzten. XX. mendeko 30eko hamarkadara arte, abuztuaren 10ean, San Lorentzo egunean, udalbatza prozesioan joaten zen baselizaraino.
Egun oraindik ere San Lorentzo egunean meza egiten da ermitan.
Zerbitzuak: Parkinga
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Baseliza
San Lorentzo Auzoa Auzoa, 41
- 20560
Oñati
Euskal gotikoa
XVI. mendea