San Esteban baseliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
San Esteban baseliza

San Esteban baseliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Esteban baseliza Oñatitik Arantzazurako bidean dago, Lezesarri auzoan, ezkerrera egiten duen bidegurutze batean, Nestor Basterretxearen Artzainaren Eskulturaren parean.

Baselizaren inguruko lehenengo aipamenak 1505ekoak dira. XVI eta XIX. mendeen artean, ordea, zaharberritze lan ugari jasan zituen. Egurrezko estalki zabala eta arku zorrozdun sarrera ditu. Gurutze bat dago aldarean.

Alde batean Gorpuzti-egunean lepoan hartuta eramaten dituzten San Krispin eta San Krispianoren irudiak daude, eta, bestean, San Estebanena. Beste horma batean, 1620an Aita Santuak San Krispinen eta San Krispianoren anaiarteari emandako buldaren 1738ko kopia bat dago.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Baseliza

Helbidea
Barrio Lezesarri - 20560 Oñati
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Euskal gotikoa
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Parkea