Artzu oso antzinako etxea da, eraikin honi buruzko lehen aipamenak duela 800 urte baino gehiagokoak baitira. Ingurune paregabean dago, Jaizkibel mendiaren eta Kantauri itsasoaren artean, Donostiatik 20 kilometrora.
Egun landetxea da eta sei gela ditu. Armarria dauka eta garai batean bertan jazotako gertaera gogoangarrien berri ematen duten pergaminoak ere bertan bilduta daude.
Hondarribiko Turismo Bulegoak koordinatuta, jarduera ugari antolatzen dituzte Artzu etxean. Besteak beste, zaldian eta bizikletan ibilaldiak, mendi-ibiliak, bela, arrantza, piraguismoa, parapentea, ibilaldi kulturalak gida eta guzti, igeriketa, eta kobazuloetara eta hondartzetara bisitaldiak.
Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea / Jatetxea
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Baserria
Barrio Montaña
- 20280
Hondarribia
Zaldian eta bizikletan ibilaldiak, mendi-ibiliak, bela, arrantza, piraguismoa, parapentea, ibilaldi kulturalak gida eta guzti, igeriketa, eta kobazuloetara eta hondartzetara bisitaldiak, besteak beste.