San Frantzisko eliza errenazentista Tolosako erdigunean dago. XVI. memdean eraiki zuten, Migel Aranburu arkitekto eta fraidearen diseinuaren arabera. Kanpandorrerik gabeko aurrealde soila dauka.
Barruan, berriz, kanoi-gangadun nabe bakar bat ageri du. Aparteko aipamena merezi dute tenpluaren barruan dauden Pablo Urangak egindako kupulako margolanek, eta Anbrosio Bengoetxeak 1615ean amaitutako erretaula errenazentista bikainak. Ama Birjinaren eta San Frantziskoren irudiak ikus daitezke gurutzerian.
Halaber, nabarmentzeko modukoa da elizaren albo batean dagoen antiatarren, Tolosako sendirik adierazgarrienetako baten, armarria.
Zerbitzuak: Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Parrokia eliza
Calle San Francisco
- 20400
Tolosa
Errenazentista
XVI. mendea