Oiartzungo estazio megalitikoa Aiako Harria Parke Naturalean dago, eta historiaurreko garai ezberdinetako aztarnak topa ditzakegu bertan. Ibilbidea Oiartzunen hasi eta Bianditzen amaitzen da.
Arrastorik zaharrenak Torre kobazuloan aurkituko ditugu, Goi-Paleolitokoak (12.000 urte baino gehiago), alegia. Burdin Aroko hilobi-monumentuak ere badaude. Harrespilak (Arritxurrieta, Munerre eta Egiar, besteak beste) nabarmentzen dira beste guztien gainetik.
Baina, zalantzarik gabe, Oiartzungo monumentu megalitiko ikusgarriena Ipar Oielekuko harrespila da. 10 metro diametroko zirkulua osatzen dute biribilean jarritako harriek. Oiartzungo estazio megalitikoa Sailkatutako Kultur Ondasun izendatu zuten, Monumentu Multzo gisa.
Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea
Datu interesgarriak
Arkeologia aztarnak
Monumentu megalitikoak
Parque Natural de Aiako Harria
- 20180
Oiartzun
Historiaurrea