Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Urumea ibaia zeharkatzen duten lau zubietatik bigarrena da Santa Katalina. Donostiako bi bide nagusi lotzen ditu, Askatasunaren hiribidea eta Mirakruz kalea.
Santa Katalina zubiaren lehen aipamenak XIV. mendekoak dira. XIX. mendera arte, urumea ibaiaren bi ertzak lotzen zituen zubia egurrezkoa zen. 1870ean, ordea, zubi hori bota eta gaur egungo zubi neoklasikoa eraiki zuten, Antonio Cortazar arkitektoaren zuzendaritzapean.
Lau arku beheratu ditu eta harlanduzko lana da. Mutrikuko harri argiekin eta Ereñoko kareharri gorriekin eginda dago.
Zubia