Miramar Jauregia, Donostia

Miramar Jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Maria Kristina erreginak, Alfontso XIII.aren amak, uda Donostian pasatzea erabaki zuenean sortu zen errege familiarentzako egoitza egoki baten beharra.

 

Morianako kondearen lursaila aukeratu zuen erreginak horretarako, Kontxako badiaren ikuspegi paregabea eskaintzen zuen muino bat, erdigunearen eta Antigua auzoaren artean.

 

Jose Goikoa maisuak eraiki zuen Selden Wornum arkitekto ingelesaren diseinuari jarraituz. Ingalaterrako etxaldeen estiloko jauregia den arren, hainbat elementu neogotiko ditu. Etxearen aldamenean zalditegia, langileen etxea, kotxe-tokia eta Pierre Ducassek diseinatutako parke handi bat egin zituzten. Guztira, Miramar Jauregiak eta parkeak 34.136 metro koadroko azalera hartzen dute. Maria Kristina erregina hil zenean, Alfontso XIII.aren eskuetara pasa zen.

 

II. Errepublikan desjabetu egin zuten, zenbait urte geroago Borboiei itzuli zitzaien arren. Udaletxeak jauregia eta lorategiak erosi zituen 1972an.

 

Egun, lorategiak irekita dauden arren, jauregia gutxitan zabaltzen dute. Bertan egiten dira, esaterako, EHUren udako ikastaroak eta Musika Hamabostaldiko zenbait kontzertu.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Parque Miramar - 20009 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Eklektikoa
Garaia
XIX. mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Parkinga
  • Parkea
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
Euskadi, auzolana