Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Bidaurretako monasterioa

  • Bidaurretako monasterioa

Bidaurretako monasterioa

Juan Lopez Lazarraga Errege-erregina Katolikoen kontulariak eta Juana Ganboa emazteak hiltzen zirenerako hilobi egokia nahi zutenez, monasterio hau eraikitzeko agindu zuten XVI. mendearen hasieran.

 

Hiru estilo artistiko uztartzen dituen eraikina da: gotikoa, mudejarra eta, batez ere, errenazentista. Barruan, elizako bi erretaulak gailentzen dira beste elementu ororen gainetik. Horietako bat polikromatu gabeko zurez eginda dago eta barrokoa da; Ama Birjinaren koroatzea irudikatzen du. Bestea, aldiz, errenazentista-platereskoa da, estilo horretako aurrenetako bat lurralde honetan.

 

Egun klausurako moja klaratarrak bizi dira monasterioan.


Zerbitzuak: Haur-instalazioak / Parkea / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Monasterioa

Helbidea:

Lazarraga kalea, 12  - 20560  Oñati

Telefonoa:   +34 943 783 453 (Turismo Bulegoa)Telefonoa:  

+34 943 783 453 (Turismo Bulegoa)

Helbide elektronikoa:

turismo@onati.eus

Estilo artistikoa:

Gotikoa, errenazentista eta mudejarra

Garaia:

XVI. mendea

Euskadi, auzolana