Biañezko eliza zaharra

Biañezko eliza zaharra

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Biañezko eliza zaharra XV eta XVI. mendeen artean eraiki zuten.

 

Tenplu honetako nabeak ez dauka gangarik, baina portada gotiko puntadun ikusgarria du, apaindurarik gabea. Zaharberritze lanak egin zituztenean altxor handia aurkitu zuten elizaren burualdean. 1988an, XVII. mendeko erretaula barrokoa kendu zutenean, errenazimenduko horma-irudiak aurkitu zituzten. Erretaula itxura zuen eta margo multzo horrek Kristoren Pasioa, Azken Afaria eta San Andresen Martirioa irudikatzen zituen 12 eszenatan. 90 metro karratu inguru daude margoztuta eta 1535-1540 urte ingurukoak dira.

 

1993an zaharberritu zituzten margo horiek.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Barrio de Biañez - 48891 Karrantza Harana/Valle de Carranza
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Garaia
XV-XVI. mendeak
Ordutegia

Larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan egiten dituzte bisita gidatuak, 13:00etan. Taldeek Gure Griña elkartera deitu beharko dute bisita egin nahi izanez gero.

Zerbitzuak

  • Erakusketa-aretoa
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana