Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

John jauregia (La Bolsa eraikina)

  • John jauregia (La Bolsa eraikina)
  • John jauregia (La Bolsa eraikina)

John jauregia (La Bolsa eraikina)

La Bolsa eraikina edo John jauregia Bilboko Zapikaleetan dago. Hiru kaleetara zabaltzen da eraikin barroko hau. Hiruretatik ikusgarriena Pelota kalera ematen duen aurrealdea da. 

Sarrera nagusia dintelduna da eta moldura batez inguratuta dago. Begoñako Amaren irudia dago horma-hobi batean. 

Torre kalera ematen duen aldeko sarrera berriz dekorazio gutxikoa da, goian balkoia du eta armarria ere alde honetan dago. 

Harlanduzkoa da eraikina eta barne patioa du. Hiru solairukoa da eta zirkulu-laurdeneko harrizko maila altu eta zabal batean hasten diren harrizko eskailerak ditu. 

Gaur egun kultura eta gizarte ekintzetarako erabiltzen da jauregia.

 


Zerbitzuak: Komunak / Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Helbidea:

Pelota 10   - 48005  Bilbao

Telefonoa:   +34 944 163 188Telefonoa:  

+34 944 163 188

Helbide elektronikoa:

cmdcascoviejo@bilbao.eus

Estilo artistikoa:

Barrokoa

Ekintzak:

Hitzaldiak, prentsaurrekoak, erakusketak eta abar antolatzen dira. Kultur gunea da.

Euskadi, auzolana